Euskalmeten irakurri dugunez, eguraldiak ez dauka aldatzeko itxurarik eta neguko giroarekin jarraituko dugu. Prezipitazio kopuru handiena kostaldetik hurbil jasoko dugu; bertan zaparradak sarri botako ditu. Eguerdi partean, aterrune luzeak izango ditugu, bereziki barnealdean, baina eguna amaitu aurretik berriz ere okerrera egingo du: edozein momentutan zaparrada trumoitsuak botatzeko eta txingorra egiteko aukera egongo da. Elur kota 300 metrotara kokatuko da. Barnealdean termometroa 2-4 ºC-ren bueltan ibiliko da eta 6-7 ºC-tik hurbil kostaldetan.