Natura turismoaren inguruko bigarren jardunaldiak Arantzazun

Julen Iriondo 2010ko abe. 1a, 16:32

Erkidegoko natura turismo plangintza, kudeaketa eta produktuak ezagutzeko aukera izango da, besteak beste, alor honetan diharduten eragileen eskutik. Euskal Herritik kanpora zer egiten den ezagutzeko modua ere izango da, erkidegoko eta Nafarroako esperientziez gain Asturiaskoak, Extremadurakoak edo Kataluniakoak ere ezagutu ahal izango dira-eta.

Euskal Herriko turismo eskaintzaren funtsezko zatia da natura turismoa. Hala baieztatu du Arantzazuko jardunaldien irekieran eta erkidegoari dagokionez Pilar Zorrilla Eusko Jaurlaritzako Turismo sailburuordeak: "Euskadira datorren bisitari baten esperientzia izan daiteke gastronomia arlokoa, kultura mailakoa, hirietako bizitzari dagokiona, museoetarako bisitena, eta noski, baita natura eta abentura kirolei lotutakoa ere. Eta honek abantaila egoeran jartzen gaitu, gure turismo eskaintza ez delako urtaro konkretuetara mugatzen".

Natura turismoa, gainera, hazten ari omen da argi; hasieran bertakoak ziren turismo-fluxuak pixkanaka nazioarteko bihurtu ei dira azken urteotan. Orain arteko bideari jarraitu behar omen zaio etorkizunean. Halaxe esan du Pilar Zorrillak: "Bilakaera egongo da lotuta produktua garatzeko dugun ahalmenera, oso positiboa izaten ari den instituzioen arteko elkarlanera, eta baita turismo mota hau modu aproposean promozionatzeko dugun ahalmenera".

Turismo sailburuordeak nabarmendu du Basquetour agentzia natura turismoa kontzeptualizatzeko, produktuak sortzeko eta horren kudeaketa eta sustapenerako estrategiak zehazteko egiten ari den lana. Aipatu ditu Surfing Euskadi, BTT Euskadi eta Senderismo Euskadi bezalako ekimenak.

Aurkezpenak amaituta, jardunaldietako lehenengo hitzaldian Espainian ere gertatzen ari den aldaketa azaldu du Ricardo Blanco Espainiako Gobernuko turismo jasangarri arduradunak.

Esperientziak elkartrukatzea

Natura Turismoaren Oñatiko II. Jardunaldien helburua da esperientziak azaltzea eta trukatzea, eta bertara joaten direnei aukera ematea natura turismo iraunkor eta kalitatezkoa sortzen laguntzeko gogoeta eta estrategiak ezagutarazteko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak