Klown antzerkiaren oinarriak ikasi nahi dituztenendako zein ikasten jarraitu nahi dutenendako dago zuzenduta ikastaroa. Helburua "norbere komikotasuna" bilatzea da. "Oihulari Klownekook uste dugu klowna zomorro afektiboa dela, batik bat. Komikotasun handiena sortzen du, ez zer gertatzen zaion edo zer egiten duen, baizik eta gertatzen zaiona emozionalki nola bizi duen", esaten dute taldekoek.
Ikastaroa dinamikoa eta parte-hartzailea izango da, beroketa fisiko eta emozionala lantzeko ariketekin, inprobisazioarekin eta bizi izandakoa berrelikatzeko denborarekin.
Argibideetarako, deitu 943 76 97 90 edo 607 20 45 03 telefono zenbakira.