Josu Tornay: "Krisiak eskumara gerturatu du tradizionalki ezkertiarra den Katalunia"

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2010eko azaroaren 30a

Josu Tornay jaiotzez kataluniarra da, baina badira 15 urte Euskal Herrian bizi dena; horietako asko Debagoienean. Atzoko hauteskundeak aitzakia hartuta, Arrasate Irratian izan da gaur, katalan-euskaldun baten ikuspuntutik egoera aztertzen.

Emaitzekin sorpresarik hartu ez duen arren, dio legealdi garrantzitsua dutela aurretik. Hainbatek Katalunian gertatzen denak gurean eragina izan dezakeela dioten arren, Tornayren ustez, gurean maiatzean izango diren hauteskundeek ez dute atzo Katalunian izan zirenekin alderatzeko handirik, "egoera politiko oso ezberdina" bizi dugu-eta han eta hemen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak