Greba eta mobilizazio astea hirugarren adinekoen egoitzetako langileentzat

Sektoreko langileen gehiengoa ordezkatuko duen lan hitzarmena aldarrikatzeko, ELA eta LAB sindikatuek deituta greba astea dute hau Gipuzkoako zaharren egoitzetan. Baina lanuzteez gain, mobilizaziotan ere badabiltza, eta gaur goizean Bergaran egin dute elkarretaratzea.

Aldarrikapen eta kantu artean bildu dira Bergarako udaletxe aurrean zaharren egoitzetako langileak eta ordezkari sindikalak.

LAB sindikatuko arlo soziokomunitarioko ibarreko arduradun den Leire Ormazabalek adierazi duenez, Diputazioak gura izan du kosta ala kosta sektoreko lan hitzarmena sinatzea eta agindu hori eman zien bere garaian Adegi eta Lares patronalei. Hauek, era berean, sektorean %20ko ordezkaritza duten CCOO eta UGTrekin  sinatu dute hitzarmena, eta horixe salatu gura dute ELAk eta LABek, hitzarmena gutxiengoaren babesarekin sinatu izana.

''Aldundia da erantzulea''

Ormazabalek baita ere, greba astean ezarritako zerbitzu minimoak gehiegizkoak izan direla. Dena den oso positibotzat ematen dute izandako jarraipena.

LABeko Ordezkari sindikalaren esanetan, ez daude ados sinatutako hitzarmeneko hainbat punturekin eta eurek beste hamabi proposamen egiten dituzte, besteak beste soldata igoeren, subrogazioen, bajen eta atsedenen ingurukoak. Diputazioa egiten dute gainera egungo egoeraren erantzule.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.