Senideen eta Bergarako Udalaren lore sortak jaso lehenengo, meza entzun ondoren, eta bukatzeko, familiaren berotasunean pasa zuen eguna Felisa Garitanok, hantxe, bera jaio zeneko etxe berean, "etxeak ere ehun urte edo akaso gehiago izango ditu, seguru", esan zuten familiakoek. 50 lagun pasa elkartu ziren ospakizunean.