Salgai Zuberoako ikastolaren aldeko Gabonetako otarrak

Oihana Elorza Gorostiza 2010ko aza. 19a, 11:02

Otar horiek Zuberoako produktuak dituzte: ardi esnez egindako kiloko gazta bat, kilo erdiko ezti potea, pate eta etxean egindako biskotxak. 39 euro balio du otar bakoitzak. Azaroak 30a baino lehen egin behar dira eskaerak.

Sohütako Eperra ikastola txiki gelditu da. 80 ikaslerendako eraiki zuten eta aurten 110 ikaslek eman dute izena. Ikasle kopurua hasiz doala ikusita, ikastola handitzea beharrezkoa ikusi dute eta handitze lan horiek ordaintzeko dirua batzeko, Gabonetako otarrak egin dituzte.

Otar horiek Zuberoako produktuak dituzte: ardi esnez egindako kiloko gazta bat, kilo erdiko ezti potea, pate eta etxean egindako biskotxak. 39 euro balio du otar bakoitzak.

Otarrak e-mailez eskatu daitezke helbide honetara mezua bidalita: zuberoako.ikastola1@orange.fr Azaroaren 30a baino lehen eman behar da izena, telefonoa eta erosi gura duzuen otar kopurua lehen esandako helbide horretara mezua bidalita.

Otarrak abenduaren 10ean jaso ahal izango dira. Otarre kopuru handia bada, zuen helbidera eramango dizuete, txikia bada, Bedoñako Iturralde etxean jaso ahal izango dituzue.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak