Saririk gabe geratu arren, Ospitaleko arduradunak pozik

Julen Iriondo 2010ko aza. 18a, 16:32

Espainia mailako Best in Class sarietara 36 ospitale eta 237 zerbitzu aurkeztu dira, eta Arrasatekoak bost onenen artean amaitu du larrialdi zerbitzuko arretaren kalitatea neurtzen duen atalean.

 

Mikel Sanchez larrialdi zerbitzuko buruak Goienari adierazi dio oso emaitza ona dela hau, lehian estatu osoko ospitaleak izan direla kontuan izanda.

 

Sanchezen esanetan, baina, garrantzitsuena ez da sariotan finalista izana, baizik eta emaitza hau larraialdietara doazen herritarrek zerbitzuarekiko duten iritziaren isla izatea, kudeaketan gogor ari omen dira-eta lanean, arreta hobea eskaintzeko eta itxarote denborak murrizteko adibidez.

 

Eskualde ospitaleko larraialdi zerbitzua hirugarren aldiz izan da finalista sariotan. Arrasatekoaren atalean Donostia ospitaleak lortu du aurreneko saria.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak