"Guztiondako" hitzarmen eske kontzentrazioak deitu dituzte ELAk eta LABek

Leire Kortabarria 2010eko azaroaren 18a

Nagusien egoitzetako langileen greba deitu dute ELAk eta LABek; eta dagoeneko mobilizazioak ere zehaztu dituzte. Hala, Bergarako plazan bi egunetan egingo dute kale-bilkura: azaroaren 22an, astelehena, eta 24, eguaztena.

Bergarako plazan batuko dira egun horietan, 11:30etik 12:00etara, Hitzarmena guztiontzat, inposaketarik ez lelopean.

Horrez gain, aurrera jarraitzen du aste beteko greba deialdiak.

ELAk eta LABek esaten dutenez, hitzarmena CCOOk eta UGTk gutxiengoan (%20) sinatu dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak