City Car auto elektrikoa MUren X. Zientzia Astearen izarra

Ander Monedero 2010ko aza. 17a, 15:05

Zientzia, berrikuntza eta teknologia gizarteari eta batez ere ikasleei hurbiltzeko asmoarekin, Mondragon Unibertsitatean X. Zientziaren Astea egiten ari dira. MUk garatzen lagundu duen Mondragon Taldearen City Car auto elektrikoa da ekimen honetako izarra.

Mondragon Unibertsitatea Zientziaren Astea ospatzen ari dira; astelehenean eman zioten hasiera eta egubakoitzera bitartean askotariko ekintzak eramango dituzte aurrera. Unibertsitateak ekimen hau antolatzen duen hamargarren aldia da eta aurtengoan Mondragon Taldearen City Car auto elektrikoaren garapena azalduko dute.

X. Zientziaren Astearen helburua da zientzia, berrikuntza eta teknologia gizarteari hurbiltzea. Egunean ordubeteko bi saio egiten ari dira MUk Garaian duen campusean, bat goizeko 10etan eta bestea 11etan. Jardunaldi horietan MUk lan talde desberdinekin egindako lana azaltzen du, eta baita proiektuan parte hartu duten erakundeen lana ere.

Bisita gidatu horietan City Car-aren ezaugarri teknikoak azaldu eta prototipoa erakusten dute. Baina proiektu honek auto elektrikoen garapenean ze garrantzia duen erakusteko, orain dela 14 urte garatu zuten Zeus auto elektrikoa eta duela 50 urteko gasolinazko kotxeak ere erakusten dituzte.

City Car auto elektrikoa fabrikatzeak eta komertzializatzeak zer nolako kostuak izango dituen aztertzen dabiltza orain.

Nahiz eta kotxe elektrikoek behar duten bateria garestia izan, auto horiek duten kontsumo baxua nabarmendu du Gallegok. Izan ere, 3€ baino gutxiagoko kostua du 100 kilometro egiteak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak