Emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna

Irati Goitia 2010ko aza. 16a, 18:07

Azaroaren 25ean ospatzen da emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna, eta horren harira, Arrasateko plataformak hainbat ekimen antolatu ditu. Aurtengo leloa:  BERANDU BAINO LEHEN.

Azaroaren 17an, emakumeenganako indarkeria gaitzat duten film-laburren emanaldia egingo dute eta baita foroa ere, gaian aditua den Norma Vazquez psikologoak gidatuta.

Azaroaren 23rako, jabetze eskolaren barruan, lehenengo eztabaida foroa antolatu dute. Foro horretako gaia ere emakumeen aurkako indarkeria izango da eta Maitena Monroy autodefentsa feministan adituak zuzenduko du. Plataformakoek gaineratu dute, hiru hilabetero antolatu nahi dutela eztabaida feminista bat.

Azaroaren 25ean, bestalde, elkarretaratze aktibo bat egingo dute arratsaldeko 19:00etan Arrasateko herriko plazan; zuzeneko testigantzak ezagutu eta laburmetraiak ikusteko aukera ere izango da. Parte hartzeko deia egin diete herritarrei baina ez kontzentrazio horretan bakarrik, urtean zehar antolatzen diren guztietan baizik, emakumeek sufritzen duten indarkeriarekin amaitzeko, guztion partehartzea beharrezkotzat jotzen dutelako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak