Zapatuan izango da Markelen Lagunartearen bazkaria

Julen Iriondo 2010eko azaroaren 15a

Zubillagako Zotz jatetxean izango da, 14:30ean. Izena emateko azken egunak azaroaren 17-18a izango dira. Zotzen bertan eta Oñatiko Izarraitz eta Oñati tabernetan eman daiteke izena.

Bazkariaren zenbatekoa izango dira 30 euro; 10 izena ematerakoan ordaindu beharko dira, berme moduan, eta gainerakoa bazkariaren egunean. Bazkaldu aurretik, 13:00etan Oñati tabernan hasita, triki-poteoa egingo da. Markel Irizar RadioShack taldeko txirrindulari oñatiarrak senide, zale eta lagunekin inguratuta ospatuko du egindako denboraldia, abuztuan Frantzian lortutako profesional mailako lehen garaipena tartean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak