Musika
Bergara 'Piano bat bertsotan' emanaldia egingo dute Osintxun
Osintxuko Gaztañatan kultura egitarauaren barruan, Piano bat bertsotan delako emanaldia egingo dute Ainhoa Antsak, Jagoba Astiazaranek eta Beñat Gaztelumendik. Kutxak lagundutako emanaldia da.
Gaur, egubakoitza, Txuringon, 22:30ean. Sarrera doakoa da.
Oñati Gaztetxoendako disko festa izango da gaztelekuan
Gaztelekuko azaroko berritasun nagusia gaztetxoei zuzendutako disko festa da. Topalekua dantzaleku bihurtuko da, eta, erantzun ona jasotzen badu, hilean behin egingo dute. Oñatiko Sound Project disko-jartzaile taldeak ipiniko du musika.
Gaur, egubakoitza, gaztelekuan, 19:00etan.
Bergara Bi kontzertu eta Mojito Gaua Nahikari tabernan
Honako kontzertuak antolatu ditu Nahikari tabernak 25. urteurrena ospatzeko: gaur, egubakoitza, gauean, Txokorock –hainbat lagunek rock-and-roll musika joko dute–; eta bihar, zapatua, La-Tox taldearen doinu elektronikoak. La-Toxen kontzertuaren ostean, Mojito Gaua izango da.
Gaur, egubakoitza, eta bihar, zapatua.
Arrasate RIPeko Porturi eta Karlosi omenaldia
Bi urtean behin egiten duten moduan, RIP taldeko Porturen eta Karlosen omenezko kontzertua antolatu dute hainbat lagunek. Honako taldeek parte hartuko dute: Gorroto (Aramaio, punka), Malos Tiempos (Donostia, punk-rock), Carrocerias (Arrasate-Gasteiz; La Xeta Paxote eta RIPeko taldekideekin) eta Piztu Punk (Arrasate-Gasteiz; Obligaciones eta RIPeko taldekideekin).
Bihar, zapatua, gaztetxean, 22:00etan.
Antzerkia
Bergara Igor Elortzaren eta Unai Iturriagaren 'Errautsak' antzezlana
Le Petit Theatre de Pain taldeak Errautsak antzezlana egingo du. Igor Elortzak eta Unai Iturriagak idatzitako lana da. Hodei hil egin da. Gaztaroko lagunak, urtetan elkarren berririk izan gabe egon ondotik, Hodeiren hiletarako bilduko dira. Saminak eta berriz elkartzearen emozioak eraginda, Hodeiren azken agurra garai bateko festa basati bihurtuko da; iraganeko eta oraineko egiak, gezurrak eta kontraesanak azaleratuko dituen gau eroa.
Gaur, egubakoitza, Zabalotegi aretoan, 22:30ean; sarrera, 5 euro.
Arrasate 'Kili Kontuak' delako ume eta gurasoendako antzezlana
Sexologia Zerbitzuak umeekin sexualitate gaiak lantzeko Kili Kontuak ipuinak aurkeztu ditu, eta horietan oinarritutako antzezlana egingo dute Jon Zubiaga eta Sonia Villamor aktoreek. 4-7 urte arteko umeendako eta haien gurasoendako da. Etzi, domeka, Kulturateko areto nagusian, 17:30ean.
Arrasate Los Modernos taldeak 'Fo' antzezlana egingo du
Argentinako Los Modernos antzerki taldeak Fo delako lana antzeztuko du. Denondako umorea egiten dute; errealismoz eta esanguraz jositako umorea. Sarrera 10 euro da.
Etzi, domeka, Amaia antzokian, 19:30ean.
Jaiak
Aramaio San Martin jaia ospatuko dute gaur aramaioarrek
San Martin eguneko jaia antolatu dute Aramaioko Trikitixa Elkarteko kideek. Lehenengo, kalejira egingo dute (17:30); gero, buzkantzak, txorizoa eta ardoa banatuko dituzte (18:00); bukatzeko, San Martin errifak zozketatuko dituzte: Athleticen, Realaren eta Juan Martinez de Irujoren kamisetak.
Jatekoa eta zozketak gaur, egubakoitza, udaletxeko arkupeetan.
Leintz gatzaga 18. eskulangintza feria etzi San Milixanetan
San Milixan eguna ospatuko dute gatzagarrek. 18. eskulangintza feria egingo dute 15 artisauk, pilotalekuan; horrez gain, ira-meta egingo dute lau herritarrek, eta gatzaren inguruko antzinako usadioak eta lan egiteko moduak erakutsiko dituzte gatz museoan.
Udalak dei egiten du kanpotik doazenek autobusa hartzeko Eskoriatzan. Goiz osoan etengabe ibiliko da Eskoriatza eta Gatzaga artean.
Etzi, domeka, Gatzagan, 10:00etatik 14:00etara.
Antzuola Independentzia Eguna ospatuko dute herriko gazteek
Antzuolak independentzia lortu zuenekoa ospatuko dute herriko gazteek, Gaur ereiten dena bihar jaso ahal izateko leloarekin. Jaia salda beroarekin eta tortilla lehiaketarekin hasiko dute, gaztetxean (11:30); gero, bazkaria pilotalekuan; bertso afaria gaztetxean (20:30) eta kontzertuak (22:00).
Bihar, zapatua, 11:30ean hasita.
Bestelakoak
Arrasate Jangela Solidaria GKEk postu bat ipiniko du bihar
Jangela Solidaria GKEk postu bat ipiniko du bihar Seber Altuben. Etiopiako Wukron bizi diren 500 neska-mutiko umezurtzen janaria, hezkuntza eta osasuna bermatzeko dihardute. Angel Olaran misiolari hernaniarra dago han lanean. Hortaz, bazkide berriak egiteko asmoz datoz.
Bihar, zapatua, Seber Altuben, 10:00-14:00.
Aramaio 'Aramaixo ezagutuz' delako ibilaldia egingo dute
Aramaio hobeto ezagutzeko aukera dute herritar guztiek Aramaixo Ezagutuz delako ibilaldian.
Bihar, zapatua.
Erakusketa
Oñati Kutxaren Kultur programa bihar ailegatuko da
Kutxaren eskutik, honako ekintzak izango dira: Piztiak, Gora Gora Kids eta The Wedding Present taldeen kontzertuak gaztelekuan (20:00-22:45); Kultur Arte erakusketa plazan (11:00-20:00); eta Kultur Expresso lehiaketako eta Kimuak sortako film laburrak (19:00).
Bihar, zapatua, egun osoan.