Goiena telebistak aurpegi berria aurkeztuko du gaur

Irati Goitia 2010ko aza. 12a, 15:02

Dagoeneko ezagutzen duzue Goienaren aurpegi berria paperean eta gaur arratsaldeko 14:45ean telebistako pantailari iritsiko zaio txanda. Hamargarren urteurrena dela-eta, Goienak bere eduki eta itxura aldatu ditu, eta,  horrela, telebistako platoak ere berritu egin dira. Dagoeneko azken lanetan dabiltza Arrasateko Lanbide Hastapeneko ikasleak eta gaur  arratsaldean ikusi ahal izango duzue albistegiko dekoratu berria. Iluntzean berriz, magazineak estreinatuko du bere diseinu berria, 19:45ean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak