Kontzertua eta kalejira, Santa Zeziliaren omenez

Ubane Madera 2010eko azaroaren 12a

Azaroaren 22an da Santa Zeziliaren eguna, musikarien zaindariaren eguna; bada apurtxo bat aurreratu, eta azaroaren 19an Arrasate Musikaleko ikasleek kontzertua egingo dute, eta bandak, kalejira.

Musikaleko ikasleen kontzertua Kulturaten izango da, 18:30ean. Ohi duten moduan eskolan dihardutenek ikasitakoa erakutsiko dute taula gainean. Beraz, makinatxo bat instrumentuk interpretatuko piezak entzun ahal izango dira, 30 bat ikasleren eskutik.

Portaloitik

Bandaren kalejira, berriz, egun berean izango da, 19:30ean. Portaloitik atera, Abaroa ingurura joko dute eta gero plazara buelta egingo dute, “hor inguruan ibiliko gara”, adierazi  dute Arrasate Musikaletik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak