Behobia-Donostia jendetsuenean, ibarrean ere errekorrak apurtzera

 

Domekan egingo duten maratoi erdiak errekor guztiak hautsiko ditu parte-hartzeari dagokionez, 20.000 lagun egongo dira-eta irteera puntuan. Eta, azken hilabeteotan Debagoieneko lasterketek izan duten boom-aren ondoren badirudi Debagoieneko lasterkari kopuruak ere gora egingo duela; iaz 439 debagoiendar iritsi ziren helmugara, ea aurten.  

 

 

Korrikalariei dagokienez, lasterketako gizon azkarrenen arteko lehian Salamancako Rafa Iglesiasen –iazko irabazlea– eta Madrilgo Chema Martinezen –lautan irabazi du proba– artean lehia galanta izango da. Martinezek dagoeneko aurreratu du bere errekor propioa ontzera datorrela (1.00.31) eta baita lasterketa horretan Alberto Juzdadok duen errekorra ontzera ere (59.19). 

Hiru urte etxean galdu barik

Kontuan hartzeko moduko datua da Sustrai Aloña Mendirena, Igartuaren mutilek hiru urte daramatzate etxean galdu barik: "Etxean oso seguru sentitzen gara, baina markagailuan atzetik hasten bagara etxean horrenbeste denboran galdu ez izana gure kontra etor daiteke, presio modura. Gainera, hiru urte horiek ez dira maila honetan izan, beheragoko kategoriatan, baizik". Normala den moduan, Oñatikoek ez dute faboritoaren txartelik nahi.  
MUko Kintanarendako Aloña da faborito: "Gu baino hobeto hasi dira, eta euren kantxan jokatzen dugu. Baina, gu sorpresa ematera goaz, galtzeko gutxi dugu, dena irabazteko".


 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.