Olentzero & Co. ikuskizunerako sarrerak agortzen dabiltza

Ubane Madera 2010ko aza. 11a, 09:49

Abenduaren 11n eta 12an (17:00), Amaia Udal Antzokian egingo dute Olentzero & Co. pop-rock musikalaren estreinaldia eta dagoeneko sarrerak agortzen hasita dira. Hori horrela, erabaki dute hirugarren emanaldi bat ere egingo dutela Arrasaten, abenduaren 11n bertan, 19:30ean.

 

Ikuskizun horretarako sarrerak erosteko promozio bereziak daude: batetik, Goiena Klubeko kideek 15 eurotan beharrean 10 eurotan eskuratu ahal izango dute sarrera; eta bestetik, Eroskin jostailu bat erosita ere 10 euro da sarreraren prezioa. Sarrerak www.kutxa.net-en eskura daitezke.

Lurraldebusekin joan-etorria

Estreinaldirako sarrerak erosten dituenak gainera, Lurraldebus autobusarekin Debagoieneko edozein herritatik Arrasateko estreinaldira doan joateko aukera izango du. Txartel horretan zehaztutako ordutegian hartu beharko da autobusa Arrasatera etortzeko. Itzulera ordutegia, berriz, librea izango da eta 25 minuturo izango da zerbitzua. Txartelak Debagoieneko musika eskola guztietan egongo dira.

Musikal apurtzailea

Oihan Vega 'Olentzero & Co!' musikaleko zuzendariak eta Txemi Etxebarria musika zuzendariak, musikala lan eta esfortzu handiarekin eta dedikazioz egindako lana dela adierazi dute eta euskal musikal moderno eta apurtzailea dela gaineratu dute; musika erritmo biziak dituela eta pop-rock estiloan oinarritzen dela. Gainera, taula gaineko diziplina guztiak bilduko dituela ere azaldu dute.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak