Ameriketako indigenak azaroaren 15ean iritsiko dira gurera

Zortzi indigena etorriko dira gurera abenduaren 3ra bitartean, Garabide elkarteak antolatutako Hizkuntzen esperientzien IV. Truke Programan: aimarak (Bolibia), kitxuak (Ekuador), maya popti'-ak eta maya poqomchiak (Guatemala). Irakasleak dira gehienak, baina ikerlari, aholkulari eta soziolinguista direnak ere etorriko dira.

Formazio saioak egin, esperientzia handiko pertsonen lekukotasunak jaso eta hainbat alorretako elkarte eta erakundeetara bisitak egingo dituzte. Hori guztia, eta hizkuntza gutxituak oinarri hartuta, “gurean hizkuntzaren errekuperaziorako izan diren esperientziak” ezagutzeko, “horiek euren errealitateekin alderatzeko” eta euren herrialdeetarako egitasmoak abiarazteko hausnarketak egiteko. Jakina, horrekin batera, euren hizkuntza gutxituen berri emango dute hemen.

 Ibarreko hainbat herritan

Indigenekin egingo diren saio gehienak Eskoriatzako HUHEZI fakultatean egingo dituzte eta ostatu, berriz, Arrasateko Biteri egoitzan hartuko dute. Edozelan ere, gure eskualdeko hainbat herri bisitatuko dituzte; esaterako, harrera Oñatin egingo diete.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.