Alerta laranja, haizearengatik

Ubane Madera 2010ko aza. 8a, 13:54
Larrialdiei Aurre egiteko eta Babes Zibileko Zuzendariak datozen egunotarako alerta deitu du gure inguru honetan, haizearengatik. Gaurko alerta laranja deitu du haizeguneetan, eta biharko, berriz, alerta horia deitu dute. Eguaztenean hasiko da haizetea baretzen. Alerta laranjak esan gura du “meteorologi arazo nabarmena” dagoela. Euskalmeten arabera, haizeguneetan posible da haize-boladek 100 km/o abiadura gainditzea.

Hori horrela, honako prebentzio neurriak aplikatzeko eskatu du: ate, leiho eta toldoak itxi eta ondo lotu; kendu lorontziak eta kalera eror daitezkeen gauza guztiak leihoetatik; aldamio, garabi eta obrako beste elementuak ondo lotu.

Urrundu obretatik

Kanpoan egonez gero, berriz, honako gomendioak egin ditu: urrundu pareta, zuhaitz edo publizitate-hesietatik, eta kontuz ibili egiten ari diren etxeen edo kolokan dauden eraikinen aurretik.

Kontuz bidaiatzen

Eta bidaiatzea tokatuz gero, gomendioa da ahal bada ez bidaiatzeko errepidez, eta bestela kontu handiz jokatzeko.

Eguraldi iragarpena

Honako hauxe da Euskalmeten gaurko eguraldi iragarpena:

Zerua oso hodeitsu egongo da, tarteka estalia. Zaparrada txiki-ertainak botako ditu, sarriak eta ugariak egunaren bigarren zatian eta bereziki kantauri isurialdean. Trumoi-ekaitzak izateko probabilitatea txikia da. Goizean goiz elur-kota 1100-1200 m inguruan kokatuko da, goizean zehar igo egingo da 1500 m-tik gora kokatuz. Mendebal-osagaiko haize bizi-gogorra ibiliko da, bolada gogorrekin eta oso gogorrekin. Tenperatura maximoetan, aldaketarik ez edo gutxi jaitsiko dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak