Datuen arabera, gure ibarreko langabezia tasak behera egin du irailetik urrira: 3.031 langabetik 3.018 langabe izatera pasa da Debagoiena. Edozelan ere, herriz herri, datu gazi-gozoak utzi ditu langabeziak.
Behera
Esaterako, Bergarako beherakada da nabarmenena: 738 langabetik 699 langabe izatera pasa dira, beraz, 39 langabe gutxiago daude (%9,74ko tasa). Eskoriatzan, berriz, jaitsi egin bada ere, gutxi jaitsi da langabe kopurua: 203tik 201 langabera pasa dira (%9,67ko tasa du orain). Eta are gutxiago jaitsi da Leintz Gatzagan (zortzik zazpira, %5,26ko tasa du).
Gora
Datu ezkorren artean, berriz, nabariena Arrasatekoa da. Izan ere, Arrasaten 14 langabe gehiago kontatu dituzte irailetik urrira (%10,83ko tasa). Oñati dator gero, 8 langabe gehiagorekin (%7,31ko tasa). Eta Aretxabaleta gertuan dabil, zazpi langabe gehiagorekin (%9,92ko tasa).
Berdin
Bukatzeko, langabe kopuru bera mantendu dute Elgetak (41 langabe, %8,33ko tasa) eta Antzuolak (102 langabe, %11,21eko tasa).