Babes ofizialeko etxebizitzen prezioa gora, eta alokairukoena, behera

Ubane Madera 2010ko aza. 3a, 10:14
%12 garestituko dute Jaurlaritzak eraiki eta salgai jartzen dituen babes ofizialeko etxebizitzen prezioa. Era berean, alokairuko etxebizitzen prezioa jaitsi egingo dute. Adibide bat: urtean gehienez 15.000 euroko diru-sarrerak dituenak hilero 150 euro ordainduko ditu logela bakarreko etxebizitzarengatik (60 euro gehiago garajea hartuz gero). Eta azalera eskubidea duten etxeen prezioa, berriz, %2 garestituko dute.

Iñaki Arriola Etxebizitza sailburuak adibideak ere ipini ditu: jabetzan hartuko den 75 metro koadroko etxebizitza bat 136.000 euroan salduko dute, eta azalera eskubideko etxebizitzak, berriz, 123.000 euroan -orain arte 120.000 euroko kostua zuten-.

Alokairukoen prezioak

Alokairuari dagokionez, berriz, gehienez 15.000 euroko diru-sarrerak dituztenek hilero ordainduko dute 150 euro logela bakarreko etxebizitzarengatik; edo 180 euro logela biko etxebizitza bada. 15.000 eurotik 21.000 euro arteko diru-sarrerak dituztenek, berriz, ordainduko dute 200 euro hilero logela bakarreko etxebizitzarengatik eta 240 euro logela bikoarengatik.

Azalera eskubidea %10

Bestalde, azalera eskubidea duten etxebizitzen prezioa ere garestitu egingo du Jaurlaritzak, baina jabetzakoek baino %10 merkeago izango dira. Bestela esanda, %2 garestituko dituzte etxebizitza mota horiek (75 urterako direnak).

Prezio berrien aplikazioa indarrean sartuko da 2010eko uztailaren 1etik aurrera egin dituzten eskabideei.

Alokairua bultzatu guran

Neurri horiekin, Jaurlaritzak lortu gura duena da “babes ofizialeko etxebizitzen gehienezko prezioak eraikuntzako bentako kostuetara egokitzea” eta orain arte babes ofizialeko etxeetan gastatzen zuten dirua alokairuko “etxebizitza multzo zabal eta egonkorra lortzera” bideratzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak