Debagoieneko Industrialdeko gerente kargua desagertu egin da

Goiatz Arana Begiristain 2010eko azaroaren 3a

Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren mendeko sozietate publikoetako zuzendaritza-karguen dekretuaren eguneratzea onartu du. Erakundearen plantilla berregituratu egin du eta zuzendaritza-karguen kopuru handi samarrari eman dio baja, batez ere, SPRI taldean.

Orotara, 16 kargu desagertu dira, tartean Debagoieneko Industrialdeko gerente kargua –Fernando Narciso izan da kargu hori izaten azkena–. Goi-karguen kopurua zazpira murriztu da.

Informazio gehiago irekia.euskadi.net webgunean.


ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak