Epaimahaiak aukeratu ditu Danbakako lehen 19 taldeak

Maider Arregi 2010ko urr. 1a, 11:28
Epaimahaiak dagoeneko aukeratu ditu Danbaka IV. musika lehiaketan parte hartuko duten 20 taldeetatik 19; azkena, 20.a, ikusleek aukeratuko dute, Internet bidez. Danbaka.com webgunean dagoeneko botoa emateko aukera daukazue!.

Azkeneko edizioetan bezala, hainbat musika estilotako taldeak aurkeztu dira lehiaketara. Epaimahaiak lan zaila izan du, baina, haien esanetan, aurkeztu diren 24 taldeetatik zuzenekoak egiteko "txukunenak" aukeratu dituzte. Orain, ikusleek aukeratuko dute, Internet bidez. Danbaka.com webgunean dagoeneko botoa emateko aukera daukazue!. 

Aukeratutako 19 taldeak zeintzuk diren jakin nahi ?

Epaimahaiko kideak
Danbaka musika lehiaketako epaimahaia ibarreko musika adituek osatzen dute. Epaimahaikideak izango dira: Jul Bolinaga, Iñaki Bengoa, Amaia Arriaran, Julen Narbaitza eta Iker Barandiaran.

Debagoienaz gain, azkeneko edizioan bezala, Debabarrena eta Durangaldeko taldeek ere parte har dezakete lehiaketan. Hala, aurten parte hartuko duten taldeak izango dira: Oñatikoak, Bergarakoak, Abadiño eta Durangokoak, Arrasatekoak, Aretxabaletakoak, Mutrikukoak, Eibarkoak, eta Ondarroakoak.

Prentsaurrekoa laster
Urriaren 13an prentsaurrekoa egingo dute Elgetako Espaloian 20 taldeak aurkeztu eta kontzertuetan zein ordenatan joko duten aditzera emateko.

Lehenengo kontzertua urriaren 22an izango da, 22:30ean; eta, hurrengoak azaroaren 5ean, 19an, eta 26an eta abenduaren 17an. Finala urtarrilaren 14an izango da.

Aukeratutako taldeak zeintzuk diren jakin nahi?

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak