Egun handia ospatu dute Leintzeko txistulariek

Jon Berezibar 2010ko urr. 31a, 21:28
Ibarreko ia 40 txistulari elkartu dira gaur Eskoriatzan datozen urteetan jarraipena izango duen eguna giro ezin hobean ospatzeko. Kalejira legea eginda, 13:00an zeukaten hitzordua elkarrekin kontzertua egiteko, Herriko Plazan. Guztiak erreskadan kokatu eta ordu erdiko emanaldia egin dute 'Arrate' abestiarekin hasi eta makina bat pieza ezagun jotzeko. Hasieran hotz baina 'Txoriak Txori' jotzen hasi direnean ikusleak animatu eta kantuan hasi dira, abesti dantzagarriagoekin ikusleak mugitu ere egin dira eta emanaldiak goia jo du 'Ikusi Mendizaleak' herrikoi eta kuttunarekin. Giro bikaina plazan eta txistulariak eta herritarrak pozarren.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak