Sener enpresak egingo du bailaratik pasako litzatekeen trenaren bideragarritasun ikerketa

Arantzazu Ezkibel Galdos 2010ko urr. 29a, 13:47
Bergara eta Antzuolatik pasako litzatekeen trenaren bideragarritasun azterketa egitea adjudikatu dio Eusko Jaurlaritzak Sener enpresa bizkaitarra. Horretarako 12 hilabeteko epea izango du eta 297.500 euroko aurrekontua. Eusko jaurlaritzaren asmoa Eibar eta Zumarraga lotuko lukeen trenbidea egitea da.

Eusko Trenbide Sareko ordezkarien esanetan, bideragarritasun plan honekin jakin gura dena da ea posible den Zumarraga eta Eibar artean trena egitea, eta baita interesgarria den edo ez erabakitzea.

Geltokiak Debagoienean

Planak trenbide horren geltokiak ere aztertu beharko lituzke eta diote posible dela hauetako bat Debagoienean egotea. Gurean dagoen enpresa eta biztanle kopurua aipatzen dute horretako Eusko Trenbide Sareko ordezkariak.

Lehengo trenbide sarea

Gogoratu dute 1975era arte martxan egon zela gure bailaran trenbidea, eta trenbide berria egingo balitz, posible dela trena bere lehengo trazatutik igarotzea; baina, beste aukera batzuk ere aztertuko dituzte. Izan ere, trena kendu zuten, besteak beste, bidaiak oso luzeak zirelako.

Ez du esan gura egingo denik

Esan bezala, enpresa irabazleak urtebetean aurkeztu beharko du ikerketa. Zehaztu dute baina, horrek ez duela esan gura trenbidea egingo denik.  Lehenengo aztertu egingo dute interesgarria den edo ez, zein den kostu ekonomikoa eta horretarako momentu egokiena den.

Hamazazpi izan dira denera Zumarraga eta Eibar artean trena jartzearen bideragarritasuna aztertzeko Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio sailak deitutako lehiaketara aurkeztu diren enpresak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak