Bestalde, Debagoieneko enpresetan egindako lapurretak 34 izan dira 2010ean eta azken 12 hilabeteotan 50 salaketa jaso dituzte. Azkenik, autoei dagokienez, 41 salaketa jaso dituzte azken 12 hilabeteotan eta urtarriletik urrira bitartean 33 izan dira.
Atea giltzarekin itxi
Hori horrela, ahal den neurrian lapurretak saihesteko atea giltzarekin ixtea komenigarria dela adierazi dute ibarreko udaltzaingoek eta Ertzaintzak. Haien arabera, horrelako neurri erraz batek gertatzen diren lapurreten %90 galaraziko lituzke. Atea giltzarekin ixten ez bada lapurrei erraztasun handiak ematen zaizkiela azpimarratu dute.