Ekleylson Marques da Silva izan da azkarrena Euskadiko BTT sariko lehen proban

Miren Arregi Amasorrain 2011ko mar. 14a, 17:02

Ez du, gainera, zailtasun gehiegi eduki. Bigarren bueltan ihes egin eta arazorik gabe iritsi da helmugara, bigarren iritsi den Jose Antonio Diezi bi minutu eta berrogeita zazpi segundoko tartea atereaz. Hirugarren postuan gelditu da Alexander Ordeñana, lehenengoarengandik hiru minutu eta bi segundura.

Podiumean, baina, debagoiendar bat ikusteko zortea ere izan dugu; emakumeen kategorian, Ainhoa Eraña arrasatearrak hirugarren iristea lortu baitu. Erorikoa izanagatik ere, lan ona egin du Erañak: "Jaitsieratan oso ondo ibili naiz eta horrek lagundu dit hirugarren sailkatzen" adierazi digu pozez lasterketa bukatzean. Emakumeen kategorian beste behin lehenengo gelditu dena Olatz Odriozola urnietarra izan da. Odriozola ohikoa da Aramaioko lasterketan; hain zuzen, azken urteotako garailea da: "Parte hartu duten gainontzeko neskek denbora gutxi daramate honetan, hori da bigarrenari horrenbeste denbora atera izanaren arrazoia". Izan ere, hamazazpi minutu eta berrogeita hamaika segundo atera dizkio bigarrenari. 

23 urtez azpiko eta master 30 kategoriatan, Alvaro Olasolo eta Jose Luis Iñarbe izan dira hurrenez hurren irabazleak; beteranoetan Jesus Angel Espada eta kadete eta junior mailatan Juan Cayon eta Jonathan Lastra, hurrenez hurren. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak