Zuzeneko lekukotza emango du gaur Irati Arantzabalek iluntzeko albistegian

Jon Berezibar 2007ko mar. 2a, 16:10
De Juanaren neskalagun Irati Arantzabelekin elkarrizketa egongo da gaur 19:45an GoiTBko albistegian. Donostian gaua igaro eta gero, haren egoeraren berri eman dute dagoeneko Estanis Etxaburuk eta Arantzabalek berak hainbat hedabidetan; honek azken orduko gertakizunak kontatuko ditu gaur iluntzean.

De Juanaren Euskal Herriratzea "lorpentzat" jota ere "sufrimendua eragiten duen espetxe politikarekin amaitzeko" deia egin du Estranis Etxaburu Etxerateko kideak prentsaurrean. De Juanak gaua Donostia ospitalean igaro eta gero, Etxaburuk zera adierazi du: "hil edo biziko egoerak bizi ditugu eta horren aurrean keinuak ez dira kontua, esaten duguna da giza sufrimendua sortzen duen politika hori bera aldatu behar dugula. Ez da borondatea badaukat ala ez, kontua da urratzen diren eskubide horiekin bukatzea, eskubideak errespetatzea, besterik ez".

Gaur arratsaldean Goiena telebistako albistegietan zuzenean Irati Arantzabal, haren neskalaguna, izango da. Hark presoaren egoeraren berri eman eta gertakizunen balantzea egingo du elkarrizketa baten 17:45an. De Juanaren osasun egoera, erabakia zelan jaso duten eta une hau zelan ulertu daitekeen galdetuko diote albistegietan.



ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak