Laburtuz, alderdi abertzaleek begi onez hartu dute egindako hausnarketa. Ez abertzaleek aldiz, ez dela sinesgarria esan dute, eta gaineratu, ez dela ETAren indarkeria espresuki aipatzen. Alternatiba alderdiak bere aldetik, ezker abertzaletik emandako urratsa baikorra eta itxaropentsua dela adierazi du, baina gaineratu dute, hitzetatik ekintzetara pasa behar direla. Jarraian duzue EAJ alderdiko Lourdes Idoiaga, PPko Itziar Lamarain, PSE-EEko Aritz Arrieta eta Inazio Garro, Aralarreko kidearen adierazpenak dituzue ondorengo bideoetan. Baita Xabier Zubizarreta Ezker Abertzaleko kidearen hitzak ere.