Zuritu egin du denbora gutxian

Goiatz Arana Begiristain 2007ko urt. 25a, 09:47
07:30ak aldera hasi du elurra Debagoieneko toki gehienetan, eta zuritu egin du denbora gutxian. Antzuola eta Bergara artean errepidea moztuta dago, zuhaitz bat erori eta gero.

Momentuan (08:30ak) hau da mendateetako egoera:

Arlaban: Itxita era guztietako ibilgailuentzako. Auto bat gurutzatuta dago, eta iladak sortu dira ondorioz.

Deskarga: Itxita ibiligailu ororentzako, botatako elurragatik.

Elgeta: Izotza dago errepidean, eta soilik autoak pasa daitezke, baina kontu handiz. Momentuz ez da katerik behar. Itxita dago kamioientzako.

Leintz Gatzaga: Erabat itxita.

Kanpanzar: 08:15ean hasi du elurra eta kontuz gidatzea gomendatzen da, baita, badaezpada, kateak aldean eramatea ere.

Kurtzeta: Irekita dago, baina kateak beharrezkoak dira bertatik pasatzeko, baita kamioien kasuan ere.

Udana: Kamioientzako itxita, gainerakoentzako zabalik, arretaz gidatzeko gomendioarekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak