Zugaz.com: gazteendako sare sozial euskalduna

Usoa Agirre 2009ko eka. 18a, 12:00
Lehendik ezagutzen ditugu Facebook eta Tuenti. Bada, Zugaz.com ere horrelako sare sozial bat da gazteendako. Argazkiak, bideoak eta beste zenbait kontu konpartitu ahal izango dituzte gazteek webgune honetan. Horrez gain, jokoak ere badaude, webgunean bertan jolastu ahal izateko. Goienak sortu du webgunea eta euskara hutsean dago.

Behin zure erabiltzailea edo Soslaia sortuta, eduki hauek aurkituko dituzu Zugaz.com-en (14 urtetik beherako gaztetxoek nagusiren baten laguntzarekin sortu beharko dute Soslaia):

  • Jokoak: 8.000 joko txikitik gora daude, webgunean bertan ibiltzeko. Ez duzu ordenagailuan programa berezirik instalatu beharko joko hauetan ibiltzeko. Gaika daude antolatuta: ekintza, abentura, mahai gainekoak, puzzleak, kirolak, gidatzekoak…
  • Argazkiak: zure argazkiak igo edo lagunenak ikus ditzakezu.
  • Tribuak: zure lagun taldearen edo gustuko duzun ekintzari buruzko taldea sortu eta eztabaidatzeko. Dagoeneko dantza taldeen, multikirol taldeen, igeriketa taldeen edota txirrindulari taldeen tribuak sortuta daude. 
  • Mezutxoak: zure lagunei mezuak bidali edo "txateatzeko".
  • Trukeak: nahi duzuna trukatzeko, liburuak, posterrak, eskulanak...
  • Bideoak: zuk etxean edo ikastetxean egindako bideo horiek igo ditzakezu zure lagunek ikus ditzaten.
  • Postontzia: hemen ikusiko dituzu zure lagunek egindako mugimendu guztiak.
  • Kantariko bloga: Debagoieneko karaoke ikuskizunaren inguruko azkeneko berriak argitaratuko dira bertan.

Zugaz

Lagunekin egoteko leku segurua

Euskaldunon komunitatea da Zugaz.com eta hori horrela izanda ez da milioika erabiltzaile izango dituen webgune bat, sare sozial askorekin gertatzen den moduan. Gutxiago izatera, aldrebeskeriak antzematea ere errazagoa da eta, beraz, komunitate segurua duzu Zugaz.com. Zuk zeuk klik bakarrarekin argazki edo bideoren bat ez baduzu egokitzat ikusten eta Goienako administratzaileak
segituan jakingo du iritzi hori.

Gazteenen kasuan, Internet familian kontsumitzera gonbidatzen dugu jendea.
Anima zaitez eta sortu zure soslaia!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak