Amaia Txintxurreta Zugaz.com-eko webmasterrak, balorazio oso positiboa egin du: "Erabiltzaileen kopurua etengabe goraka doa eta parte-hartzea handia da. Egia da jokoek arrakasta handia dutela, baina argazki, bideo edota mezutxoen atalek ere zeresana ematen dihardute". Jokoetan, gainera, gaztetxoen arteko harremana sustatzen dela ere azpimarratu du Amaia Txintxurretak. Papa Louie izeneko jokoan, adibidez, gaztetxoek iritzi eta gomendioak egin dituzte. 8.000 joko txikitik gora daude webgunean bertan jokatzeko.