Zubian turistendako ordutegi berezia bulegoetan eta museoetan

Mireia Bikuña 2008ko abe. 4a, 12:53

Oñati, Arantzazu, Gatzaga eta Bergarako Turismo Bulegoak zabalik egongo dira zapatuan, domekan eta astelehenean. Bestalde, Arrikrutz, Arantzazuko Santutegia eta Gatz Museoa ere zabalik egongo dira.

Bergarako bulegoa 11:30etik 14:30era zabalduko dute hiru egunetan, eta tarte horretan bisita gidatuak egingo dituzte. Gatzagako bulegoa 10:00etatik 14:00etara eta 17:30etik 21:00etara zabalduko dute hiru egunetan. Baina, bakarrik bi bisita gidatu egingo dituzte egunero: 11:00etan eta 12:00etan.

Oñati-Arrikrutz-Arantzazu

Oñatiko Turismo Bulegoa egunero zabalduko dute: bihar eta etzi 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara; eta astelehenean, 11:00etatik 14:00etara. Unibertsitatera eta parrokiara bisita gidatuak egingo dituzte, 12:00etan eta 16:30ean. Arrikrutz neguko ordutegiarekin zabalduko dute 10:00etatik 14:00etara, eta 15:00etatik 17:00etara. Aurrez txanda hartzea aholkatzen dute 943 08 20 00 telefonora deituz. Bestalde, Arantzazun hiru bisita gidatu egingo dituzte egunero: 10:30ean, 11:30ean eta 12:30ean. Eskoriatzako Ibarraundi Museoa itxita egongo da zubian zehar.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak