'Zu kazetari' izeneko tarte berria GOITBn, eguaztenetik

Usoa Agirre 2007ko mai. 14a, 12:56
Zu kazetari izeneko tarte berria eskainiko da aste honetatik aurrera. Herritarrok izango zarete kazetari, kameralari eta gidoigile lanetan arituko zaretenak.

Aste honetan izango den estreinaldian Arizmendiko ikasleek egindako ekoizpen bat ikus ahal izango duzue. Ikus-entzunezkoa moda desfile bat da eta Debagoieneko denda eta ileapaindegietako arropa eta orrazkerak ikusi ahal izango dituzue.


Arizmendiko ikasleek ikas bidaiarako dirua lortzeko ekoiztu duten grabaketa, eguaztenean izango da GOITBn ikusgai, 21:15ean.

Zu kazetari?

Bai, zu ere izan daitezke kazetari. Zergatik ez? Seguru grabatuta duzula honezkero kontzertu zatiren bat, hitzaldiren bat, hango edo hemengo bitxikeriaren bat... Seguru erreportaitxo landu bat duzula hango edo hemengo ibilaldiarekin... animatzen zara guri erakustera? bidali mezua goitb (a  bildua) goiena.com helbidera edo  deitu 943712396 telefonora. Kendu hautsa kamara grabagailu horri, animo!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak