'Zorionak: ama izango zara' liburua aurkeztu dute

Arritxu Barruso 2007ko mar. 21a, 11:36
Haurdun dauden emakumeentzako euskara hutsezko material didaktikoa argitaratu du Debagoieneko Mankomunitateak. Proiektuaren helburua euskara familia bidez transmititzea da. Guztira 1.500 ale argitaratuko dituzte. Lehenengo Debagoieneko emaginek haurdunei emango dizkiete, eta aurrerantzean Euskal Herriko beste zenbait eskualdetara hedatuko da.

Aholkuak

Ariketa egitea eta elikadura orekatua funtsezkoak dira haurdunaldi osasuntsua izateko eta umekiaren garapen egokia lortzeko. Masajeak, bestetik, familiako giroa hobetzen laguntzen du eta lehenengo egunetik guraso eta haurraren arteko harremana hobetzen du.

Aholku horiek eta beste asko biltzen ditu Debagoieneko Mankomunitateak haurdun daudenentzat argitaratu berri duen material didaktikoak.

Zorionak: ama izango zara da proiektuaren izena eta helburua euskara familia bidez transmititzea da.

Mankomunitateko euskara teknikariek, gainera, Eusko Jaurlaritzako euskararen normalizaziorako teknikarien laguntza izan dute proiektua garatzeko.

Liburua eta DVDa

Liburu eta DVD batek osatzen dute material didaktikoa. Liburuak bosta atal dauzka: haurdunaldiaren zainketa, erditze osteko zainketa, edoskitzea, masajea eta haurren zainketa. DVDak berriz, gai praktikoen azalpenak eskaintzen ditu.

Liburuaren eta ikus-entzunezkoaren diseinua Arteman Komunikazioa enpresak egin du.

Beste eskualdeetara hedatuko da

Egileen esanetan oso praktikoa, irakurtzeko erosoa eta erakargarria da Zorionak: ama izango zara DVD eta liburu bilduma. Guztira 1.500 ale argitaratuko dituzte. Lehenengo Debagoieneko emaginek haurdunei emango dizkiete, eta aurrerantzean Euskal Herriko beste zenbait eskualdetara hedatuko da.  Osakidetzari ere aurkeztu diote proiektua eta oso harrera ona izan du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak