Zikloia espero dute gaurko eta biharko

Ubane Madera 2009ko urt. 23a, 16:59
Herrizaingo Sailak Euskadiko Babes Zibileko Plana abiatu du, 150 km/o haizeak ekarriko dituen zikloi bat iritsiko dela espero dutelako. Gaur, eta bihar (zapatua) goizean izango du indarrik gehien. Arrasateko Udalak hainbat gomendio helarazi ditu herritarrendako.

Pello Zabalak GOITBn esan du haize bolada bortitzak izango direla, kostaldean eta mendi tontorretan “latigo” handia izango dela. Gure ibarrean, zuhaitzen bat edo pinuren bat  botako duela denborale honek; eta sumatuko dugula Arantzazu eta Elgeta bezalako tontorretan. “Baina mendi artean dagoen gure bailarako magalean ez da horrenbeste sumatuko”, gaineratu du.

Gomendioak

Kontuak kontu, Euskadiko udaletxeak haize bolada indartsu horien arriskuarekin ohartarazi egin ditu Herrizaingo Sailak eta hainbat gomendio helarazi dizkie, herritarrei begira. Arrasateko Udalak helarazi dizkigu honako hauek:  

Itxi eta finkatu leihoak

Ken loreontziak eta lurrera eror daitezkeen objektuak.
Beharrezkoa ez bada, ez atera kalera. Eta kalera atereaz gero, zuhaitz eta pareta inguruetatik aldendu, eta obretan dauden eraikinengandik, aldamio eta halakoengandik urrun ibili. Era berean eskatzen dute beharrezkoa ez bada, ez ibiltzeko automobilean. Eta ibili behar izanez gero, kontu handiarekin ibiltzeko. 

Mapa


Argazkiak.org | Stormpulse urtarrilak 23, 15.40 © cc-by-sa: codesyntax

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak