Ziberkomiki lehiaketa antolatu du Aldundiak

Jasone Zabala 2009ko otsailaren 26a

Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskara eta Kultura sailak ziberkomikien eskola lehiaketa antolatu du lehenengo aldiz. Bertan, Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako eta DBHko ikasleek har dezakete parte. Egitasmo honekin, Aldundiak kultur eta ondarearen inguruko balioak sustatu nahi ditu ikasleen artean. Komikiei lotuta, hizkuntzaren erabilera berezia lantzeko aukera eman nahi die.

 

Sei gai

Helburu honen inguruan sei gai proposatu ditu erakundeak. Sei istorioak www.gipuzkoaeuskara.net/ziberkomikia helbidean aurki daitezke. Aurkeztu nahi dutenek, zibergipuzkoa@yahoo.es helbidera bidali beharko dute komikia apirilaren 30a baino lehen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak