Zenbait errepidetan segurtasun hesiak konponduko dituzte

Arritxu Barruso 2007ko azaroaren 29a

Gipuzkoako Foru Aldundiak 50.000 euro inbertituko ditu Gipuzkoako zenbait errepideetako segurtasun hesiak konpontzeko. Errepide tarte horietan badira gure ibarreko batzuk ere.

Arrasate eta Aramaio bitarteko Gipuzkoa 2620 errepideko zati batzuetan, esaterako, segurtasun hesiak konponduko dituzte. Gauza bera egingo dute, bestetik, Eibar eta Kanpazar bitartean, Elgetatik pasatzen den errepidean. Lan horien helburua da hesiok jarri zirenetik jasan dituzten kolpeak konpontzean.

Guztira zazpi kilometro inguru izango dira konponduko dituztenak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak