Errekak hazita doaz, eta Urkuluko urtegia ere bere edukiera mailaren mugetara heltzen ari da. Hala, bere edukiera maila, atzoko datuen arabera %96aren inguruan dago. Gaur botatakoarekin gora egingo zuen maila horrek, baina momentuz behintzat, ur Kontsortziotik adierazi digutenez ez dute ateak zabaltzeko abisurik eman.
Eusko Jaurlaritzak bere aldetik, eta zenbait errekek gainezka egiteko duten arriskuaren ondorioz, Uholdeen Kontrako Larrialdi plana jarri du martxan.