15:06eko egoera: Dagoeneko zabaldu dute Arlaban baina kontu handiz gidatu behar da bertatik izan ere Elurra baitago errepidean. Kurtzeta ere egoera berean dago. Leintz Gatzagako mendateak, ordea, itxita jarraitzen du oraindik. Kontuz gidatzeko aholkatu dute Herrizaingo sailetik, izan ere, mendate askotan elurra ari du eta errepidea irristakor dago.
12:55eko egoera: Elurra ari duela-eta itxi egin dituzte Arlaban eta Leintz Gatzaga mendateak. Ibarreko gainontzeko mendateetan ere elurra ari du, baina oraingoz ez dituzte itxi. Hala ere, kontuz gidatzeko aholkatu dute Herrizaingo sailetik.
11:30eko egoera:
Leintz Gatzagan kamioi batek artaziarena egin du eta, ondorioz, errepidean txandaka ari dira ematen bidea. Auto-ilara luzeak sortu dira bi aldetara eta zirkulazioa oso motela da. Gainera, elurra ere ari du. Bestalde, Arlabanen, Elgetan eta Kurtzetan ere elurra ari du eta kontuz gidatzeko aholkatu dute Herrizaingo sailetik.
Mendateen inguruko informazio gehiago: Trafikoa.net