Zegama-Aizkorri azken ordukoa: antolatzaileek ez dute ibilbidea aldatuko

Xabier Urtzelai 2010eko maiatzaren 15a

Aizkorriko mendizerran azken egunotan botatako elurra dela-eta antolatzaileek atzo egindako prentsaurrekoan adierazi zuten aukeretako bat ibilbidea aldatzea zela. Horrek esan gura zuen korrikalariak ez zirela Aizkorriraino igoko, ezta Urbiara jaitsiko ere. Baina, gaur goizean erabakli dute aldaketarik ez egitea.

Zegama-Aizkorri, lehenenego aldiz, elur artean egin beharko dute korrikalariek bihar, domeka (09:00). Antolatzaileek gaur goizera arte itxaron nahi izan dute ibilbidean aldaketarik egin ala ez erabakitzeko; gauean Aizkorrin zenbat elur bota duen ikusi eta aldaketarik ez egitea erabaki dute.

Debagoieneko hamalau ausart izango dira bihar irteera puntuan, eta astelehenean GOITBko Harmailatik saioan tarte berezia izango du Zegama-Aizkorrik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak