"Zatoz Euskaraz!" kanpaina aurkeztu du Debagoieneko mankomunitateak

Txomin Madina Milikua 2007ko ots. 22a, 09:42
Bi helburu ditu kanpainak: batetik, maiatzeko hauteskundeetara begira, hautagaien zerrendak egiteko orduan alderdi politikoei euskara kontutan hartzeko eskatzea; eta bestetik, herritarrei, administrazioarekin dituzten hartu-emanetan euskara erabiltzera animatzea.

Antzuola izan ezik, mankomunitateko gainerako herri guztietan jarri dute martxan Zatoz Euskaraz! kanpaina. Bi izango dira kanpaina honen jomugak: batetik, alderdi politikoak, eta bestetik gizartea orokorrean.

Maiatzean egingo diren udal hauteskundeetara begira, eta administrazioan euskararen normalizazioa lortzeko asmoarekin, ibarreko herrietan aurkeztuko diren alderdi politikoekin harremanetan jarri dira kanpainaren eragileak, euskara aintzat har dezaten.

Alderdien aldetik, erantzun ona jaso dutela azpimarratu dute Mankomunitateko ordezkariek.

Herritarrei ere deia

Baina, kanpaina ez dute politikariengana bakarrik zuzendu nahi izan. Azken urteetan udal administrazioetan hizkuntz normalizaziorako eman diren pausuak ikusita, herritarrei administrazioarekin euskaraz egiteko deialdia egin nahi zaie.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak