Zapore klasikoko izozkiak saltzen dira gehienbat udan

Miren Manias 2010eko abuztuaren 18a

Esnea, esne-gaina eta azukrea dira helatuen osagai nagusiak, baina Arrasateko Izozkitegi tabernako Josu Uribarrenek bestelako osagaiekin ere egiten ditu helatuak. 25 urte daramatza izozkiak egiten eta orain dela urte batzuk, esaterako, babarrunezkoak edota lentejazkoak egitea iruditu zitzaion. Azaldu duenez, bere garaian ikusimin handia piztu zuen herritarren artean baina, zoritxarrez, ez zuen arrakasta handirik izan.

Izozkigileak dio ez dela ohikoena bezeroa halako helatu arraroen bila joatea, izan ere, zapore klasikoak dira gehien saltzen direnak: limoizkoak, txokolatezkoak edota marrubizkoak, esaterako. Horregatik, ohiko zaporeak beti daude haren eskaintzaren barruan.

27 klase ezberdinekoak eskaintzen ditu Uribarrenek Arrasaten, eta oraindik ere, zapore ez hain ohikoak lantzen dituela esan digu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak