Gaineratu dute, gizartea nahastu nahian dabiltzala, gatazkaren jatorrian dauden arrazoi ekologiko eta sozialen gainean nahasmena sortuz, kalteturiko udalerrietan herri galdeketak egitea eragotziz, eta desobedientzia zibileko protesta ekintzak kriminalizatuz.
Hala, Abiadura Handiko trenak eragingo dituen txikizioak eta ondorio sozioekonomiko larriak salatu dituzte, eta zapatuan, hilak 15, 17:00etan hasita, Abiadura Handiko trenaren aurka egingo den manifestazio nazionalean parte hartzeko deia egin dute.
Bestalde, Bergarako gazteek ere gaur arratsaldean egingo dute prentsaurreko bidez, zapatuko manifestazioan parte hartzeko deia.