| Martxoak 28, zapatua |
Martxoak 30, astelehena |
Martxoak 31, martitzena |
Apirilak 1, eguaztena |
Apirilak 2, eguena |
|
|---|---|---|---|---|---|
| Ikus-entzunezko rallya |
Huheziko ikasleen lanen proiekzioa |
MU lehiaketako lanen proiekzioa eta mintegia |
Lehiaketa ofizialeko proiekzioa |
Sari banaketa eta sarituen proiekzioa |
|
| Lekua | Huhezi, Eskoriatza |
Huheziko areto nagusian |
Huheziko areto nagusian |
Kulturate, Arrasate |
Arkupe, Aretxabaleta |
| Ordua | 9:00-22:00 | 19:00 | Proiekzioa: 17:30 Mintegia: 18:30-21:00 |
19:00 | 19:00 |
Huheziko ikasleen lanak GOITBn
Huhezinema lehiaketarekin bat egingo du Goiena Telebistak, lehiaketara aurkeztuko diren Huheziko ikasleek egindako lanak erakutsiz. Lan horiek ikusteko aukera datorren astelehenean eta martitzenean eskainiko du telebistak, Txomin Madinak aurkeztuko dituen saioetan.
Hain justu, astelehenean, ikasleek ekoiztutako zazpi dokumental eskainiko dira eta martitzenean, berriz, ikasleek egindako fikziozko lanak.
Dokumentalak Huheziko Ikus-entzunezko Komunikazioko ikasketak egiten diharduten hirugarren mailako ikasleen eskutik etorriko dira eta fikziozkoak, berriz, laugarren mailakoen eskutik.
GOITB, 'Huhezinema'
> Astelehena, 23:00
> Martitzena, 23:00