Hainbat dira, aurtengo ikasturterako Baketik Fundazioak dituen helburu eta ekimenak: batzuk iazko ikasturtean hasitakoen jarraipena izango dira; baina berrikuntzak ere badaude, horien artean, elkarrizketa bidea bultzatzeko egin guran dituzten unitate didaktikoak. Ekimenetan parte hartzeko izen ematea zabalik dago, honako helbidearen bitartez.: www.infobaketik.org.