Zaharren egoitzetan elkarretaratzeak, ELAk deituta

Arritxu Barruso 2009ko urtarrilaren 27a

ELA sindikatuak deituta Bergarako Mizpirualde egoitzako eta Eskoriatzako zaharren egoitzako langileek elkarretaratzea egin dute gaur goizean.

Patronatuarekin Gipuzkoako zaharren egoitzetako langileen lan hitzarmena negoziatu nahian dabiltza, eta ELA sindikatuak salatu du Adegi eta Lares patronatuek ez dutela inolako borondaterik erakutsi langileen lan baldintzak hobetzeko. Abenduan hasi ziren lan hitzarmena negoziatzen; dagoneko hainbat bilera izan dituzte baina, momentuz, ez dute adostasunik lortu. Gaur goizean izan dute azken bilera, baina, ez da inolako akordiorik egon. ELA sindikatuak azaldu du Patronalak bere jarrera berretsi duela gaurko bileran, hau da, ez duela eskatutako hobekuntzarik onartuko hitzarmenean.


ELA sindikatuak azaldu du hitzarmenaren negoziaketan ondorengo edukiei ematen diela lehentasuna: oinarrizko soldata, subrogazioa, bajak, benetako lanaldia, jaiegunetako eta igandeetako plusa eta urteko lan egutegia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak