Zahar Berri eta Berriketanekoak Arrikrutzen

Irati Agirreazaldegi 2007ko azaroaren 18a

Bergarako Berriketan eta Arrasateko Zahar Berri egitasmoetako 24 lagun Arrikrutzen izan ziren zapatuan.

Bideoa ikusi ostean kobazuloan bisita gidatua egin zuten. Salda beroa hartu zuten Arantzazun gero eta eguraldia lagun, irteera amaitzeko Arantzazu ibaiak eskaintzen duen ur emaria ikusteko aukera izan zuten.


Bestalde, abenduaren 14an Zahar Berrikoek  ikasturte  hasierako afaria egingo dute. Afari horretan orain arte egitasmoko arduradun izan den Lander Juaristi agurtu eta ongi-etorria egingo diote Ainhoa Arregi teknikariari.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak