Zabor gutxiago sortzeko gida argitaratu du Mankomunitateak

Goiatz Arana Begiristain 2007ko urt. 19a, 09:34
28 orrialdetako liburuxka da zabor gutxiago sortzeko helburuarekin Mankomunitateak argitaratu duena. Euskaraz eta gaztelaniaz, bietara, informazio orokorra, adibide esanguratsuak eta aholku praktikoak jasotzen ditu, bestelako ohiturak sustatzeko premia sumatu dutelako Ingurumen sailean, geroz eta zaborra gehiago ekoizten dugun honetan.

Marta Garmendia Mankomunitateko ingurumen teknikariaren hitzetan, egungo bizimodu erritmo azkarraren ondorioetako bat da erabili eta botatzearena, komodoa delako, azken finean. Egia da, bestalde, gero eta gehiago birziklatzen dela, baina bere esanetan sustraietara jo behar da, hobe delako beharrezkoa ez dena ez sortzea, sortu eta ondoren birziklatzea baino.

Mankomunitatearen gida eskutan, bertan jasotzen diren gomendioak jarraitzen dituenak gainera, nabarituko du poltsikoan ere.

Konponketak egiteko gida

Informazio, adibide eta aholkuez gain, konponketak egiten dituzten establezimenduen zerrenda ere badakar gidak eta, tartean, bitxikeriak ere bai. Bertan irakurrita jakin dugu, adibidez, aluminiozko freskagarrien lata bat fabrikatzeko beharrezkoa den energiarekin, telebista bi orduz egon daitekeela funtzionamenduan. 

Orotara, 22.500 ale banatu dituzte etxez etxe eta ikastetxeetan ere utzi dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak