xxxxxxxxx xxxxxxxxxxxx Arrasateko herritar batek ondorengoa jakin nahi du: "Arrasaten erdialdean (Ferrerias kalean) lur azpiko zabor kontainerrik-edo ipini behar duten jakin nahi dut; herriko beste txoko batzutan badago baina nik

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2009ko mar. 4a, 19:18
Joan den martitzenean aurkeztu zuten, Bilbon, Topaguneak eta haren bazkide diren euskara elkarteek euskarazko film laburren VI. zirkuitua. Martxoaren 5ean hasi eta apirilaren 7an amaituko den zirkuituak 47 emanaldi eskainiko ditu 46 herri eta hiritan, eta, lehenengo aldiz, Euskal Herritik kanpo ere erakutsiko ditu: Bartzelonan, Erroman, Parisen, Londresen eta Shanghain. Guztira zortzi film laburrez osatutako ordubete inguruko emanaldiak izango dira.

 

Debagoiendarrak

Film guztiak 2007-08an ekoiztutakoak dira. Zortzi horien artean debagoiendarrek ekoiztutako bi daude: Iban del Campo arrasatearraren Lo bakarrik eta P.D. Ondo Ibili (Yera Sanchez aretxabaletarra da egileetako bat). Besteak dira Kabia; Musika; Berde; Egiatik gezurrezko bizitzara; Poema baten irakurketa Euskal Herrian eta Bankuaren Lapurreta. Zirkuituaren bidez, Topaguneak eta hura osatzen duten euskara elkarteek aukera ematen dute, besteak beste, euskarazko film laburren urteko produkzioa ezagutarazteko.
Topaguneko Kulturgintza Saileko arduradun Manuel Morenok adierazi duenez, "ekimenak gero eta harrera hobea du euskara elkarteen zein zinemagileen aldetik. Horren froga argia da urtetik urtera etengabe hazten ari den  emanaldi kopurua: aurten 47 dira, iaz baino hamar gehiago". Haietako bost, gainera, Euskal Herritik kanpo izango dira lehen aldiz; estreinaldia Erroman izango da, martxoaren 5ean. Zirkuitua gurera martxoaren 12an helduko da, Aretxabaletara, eta Bergara, Arrasate eta Antzuolan ere eskainiko da.

 

Film laburren zirkuitua gurean

ARETXABALETA

Martxoak 12, 19:00etan, udaletxe zaharrean. Antolatzailea: Loramendi Euskara Elkartea.

 

BERGARA

Martxoak 13, 19:30ean, Zabalotegi aretoan. Antolatzailea: Jardun Euskara Elkartea.

 

ARRASATE

Martxoak 26, 19:00etan, Kulturaten. Antolatzailea: AED.

 

ANTZUOLA

Apirilak 4, 19:00etan, Torresoroan. Antolatzailea: Antzuola KB.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak